Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Igande goizaldean parrandatik bueltan etxera heldu eta gose zara Andoni. Sukaldera sartu eta eguerdirako ziren txipiroiak jaten hasi zara. Bat-batean Jon ama agertu da kamisoian.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Pasiloan utzita
balantzen aztarna
iufaka hor sartu naiz
sukaldean barna
eta ordu hauetan
hauxe panorama...
Ze kamisoi polita
dakarkizun ama! (bis)

J. Maia:
Gure etxean bada
hamaika endredo
bitxo eta txipiroi
ai zenbat jenero!
Kamisoi polita det
beltz-beltza da edo...
txipiroiak prestatzen
jardun eta gero. (bis)

A. Egaña:
Gauean zazpi whisky
hor nonbait edanda
kolpetik iritsi zait
gosearen txanda;
ezpainak tintaz dauzkat
egia esanda
kazuelatik salto
egingo zidan-da. (bis)

J. Maia:
Kaxuelatikan salto
semean harian
amore ematea
hobe dut agian
bazkari dena jaten
goizaren erdian
hurrengoan etorri
zaitez eguerdian! (bis)

A. Egaña:
Aita bakarrik dago
eta itzul zaite!
Eitekoa egina
dago baldinbaite:
nik orain hau jatea
ez da zure kalte
bihar ez naiz jeikiko
hiru ta erdik arte. (bis)

J. Maia:
Hiru t'erdiak arte
nahi zenuke marka
nere txipiroitxoa
a ze esperantza!
Joan zaitez ohera
ta ez berriz altxa...
Datorrenean aitak
egingo du saltsa! (bis)

A. Egaña:
Txipiroiak biharko
zeneuzkan gordeta
nik orain irensteko
nolako apeta!
Ama, tori muxu bat
ta ohera buelta
ai, barkatu marka bat
utzi dizut-eta. (bis)

J. Maia:
Marka utzi didazu
tinta beltzen printza
nolako aldrebesa;
seme, zer zabiltza?
Ez det ezer egingo
hau da hau langintza!
Hurrengorako deitu
zazu telepizza. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra