Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Nere jantziarekin
soroan barrena,
bejondeizula zinez,
ze irudimena!
Atxur eta itaia...
ulertzen dut dena,
paketea da gehien
harritu nauena. (bis)
I. Elortza:
Baratzean lanean
nenbilen luzaro,
ta zuk sumatu duzu
zeozer arraro.
Paketeak harritu
ei zaitu gehiago,
hondartzara joateko
moduan al nago? (bis)
Egaña:
Hondartzan bazenuke
nahiko konpromisu,
ez joanda hobe da,
horra nik abisu.
Zeinen xelebre zauden,
ai, aitona, aizu;
karakolak barrezka
hasiko zaizkizu. (bis)
I. Elortza:
Oraingo txiste hori
niretzat da hitsa,
beharginarentzako
esaldi bortitza;
karakolak barrez ta
astiro dabiltza,
zeu ere lanerako
halaxe zabiltza. (bis)
Egaña:
Baina zu zaharra zera
eta ni gaztea.
Halare lanean zu,
ez al da tristea?
Gogorra egin du lana
aipatzen hastea,
nik nahikoa lan badut
parreai eustea. (bis)
I. Elortza:
Beraz bakar-bakarrik
behar dut konpondu,
neoprenoarekin
hementxe bero gu;
euriak eta denak
horrek dizkit ondu,
gerria ez bihurtzeko
ere balio du. (bis)
Egaña:
Neoprenozko trajez
gizon bat sendoa,
eta taularen ordez
hesola mordoa;
Kutxako fotografo
haundi bat hor doa...
Kalendariorako
nolako koadroa! (bis)
I. Elortza:
Gure ilobatxo hau
erotu ote da?
Niri adarra joaz
galanta aukera.
Fotografoa ere
ekarri gainera,
atxurrarekin joko
zaitut goitik behera! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra