Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendiluze:
Ah, joño, zu al zera
nere arerio?
Irazu:
Keba, hortarako ere
ez degu balio.
Mendiluze:
Ni arituta nago
prestatzen propio,
Irazu:
ta ni lo hartuta nator
pastilla medio.
Irazu:
Mendean hartu beza
haundiak txikia,
Mendiluze:
hori ote litzake
gauza egokia?
Irazu:
Ukabilentzat ere
badaukat tokia,
Mendiluze:
nik hasi aurretikan
det erabakia.
Mendiluze:
Ehun mila peztan truke
haundia lurrera,
Irazu:
milioi baten trukean
ni noa horrera;
Mendiluze:
ba, zure indar guztiz
tira muturrera,
Irazu:
zer nahi dezu: lurrera
edota lurpera?
Irazu:
Kajara sartu ezkero,
ordaintzen al dute?
Mendiluze:
Ez dakit baina ezetz
pentsatuko nuke.
Irazu:
Han guante txuria
jarriko dizute,
Mendiluze:
bioi ordaindu gabe
utziko digute.
Mendiluze:
Hemen kobratuko du
galtzailea denak,
Irazu:
tripa barren hortara
kolperik onenak,
Mendiluze:
baina biek galdu nahi
ta a zer problemak!
Irazu:
Nik ezin aguantatu
zure ezkerrarenak.
Irazu:
Brillo guztiarekin
jo zuk ni buruan,
Mendiluze:
orduan erori ta
onenan moduan;
Irazu:
berdin dio lurrean
edota zeruan,
Mendiluze:
hasterako etzanda
jarri behar zenduan.
Mendiluze:
Elkarri esku eman
ta erori gaitezen,
Irazu:
hori egitea gaur
ez degu hain zuzen.
Mendiluze:
Gero bion dirua
partitzera goazen,
Irazu:
baina eskua emanda
ez degu kobratzen.
Irazu:
Jarri, emango dizut
azpitikan gora;
Mendiluze:
horrela ni botata
zuretzat mejora;
Irazu:
zure izenak gelditu
behar du gerora,
Mendiluze:
kasik ez jokatzea
hobe izango da.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra