Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hil honetan ere estu eta larri ibiliko zara hil bukaerara iristeko.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hala beharrak egun batean
egin ninduen okina
poltsikoan itukina
nagusi jaunak beti beretzat
gordetzen du etekina. (bis)
Andrea eta hiru haur txiki
oso familia fina
zeinen talde poxpolina!
Baina goseak ta egarriak
dena nahia ta ezina
ta haurrak hola ikusi behar
horrek ematen dit mina. (bis)

Hilabetean hasieratan
indartsu dago kandela
txanpona eta papela
hilabetean hamarrerako
erdizka dago pastela; (bis)
hamabostean laurden bat soilik
zeinen irudi krudela!
Bi masailak mela-mela
hoita bostera iristen gara
arnas estuka bezela
eta lastima otsailan hila
urtean behin soilik dela. (bis)

Haurrek zapata pare bat dute
andreak juxtu bi gona
ta ez galdetu gizona.
Seirehun eta berrogei euro
soilik sartzen dira hona. (bis)
Leihora bota begiak eta
kanpora beha egona
ze miseria dagona!
Baina herria esku zabala
eta oso jende ona
eskerrik asko Afrika aldera
bidaltzearren txanpona. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra