Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azkenaldian zure herrian eraso sexual bortitzak izan dira. Lehen, ez zenion gaiari arreta handirik jartzen. Orain, ordea, bi alaba gazte dituzu etxean. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Neska zaharrak eta apaizak I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbat eraso gertatzen dira
bertatik eta bertara,
herrira heldu da jada,
lehenago ez nuen sinisten baina
orain sortu zait ikara. (bis)
Beti urruneko sentitzen nuen
eta azkenean, hara!
Nik baditut bi alaba,
sentimentuak azaleratu
ta ezin gordean laga;
maiz biolentoa sentitzen naiz ni,
ez dut nahi baina hala da. (bis)

Emakumeak ustez ez dauka
gizonak aina indarrik,
maiz dago galdu samarrik,
eta jakina, hari ez zaio
inoiz faltako okerrik. (bis)
Nornahik badauka asmo lizunik
ta agian asmo txarrik,
nahiz ta ez izan beharrik.
Aita bezela nik pentsazen det:
harrapatzea alperrik,
ni gizarteak kezkatzen bainau
ez gizon batek bakarrik. (bis)

Maiz gizartea aldatu ohi da
nahi dunaren arabera,
badu hainbat gorabehera,
gaur erantzuna eman lezake
ta bihar ahaztu galdera. (bis)
Horren aurrean kezkatzea da
guraso denen jarrera,
beti begira kalera;
horrexegatik nahiz ta hitz egin
berriz bihartik aurrera,
gaurkoz horixe eskatu behar det:
ez zaiteztela atera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra