Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Abeslaria zara. Amodio kontuetan ez duzu zorte handirik izan bizitzan. Hala ere, zure amodio kantuei esker harreman asko erne dira. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Munduan libre bizi izatea
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik nire minak ta haserreak
kantatzen ditut benetan,
zer pasa zaidan amodioa
sentitutako egunetan.
Nere aurrean jende ugari
hor jartzen da buelta-bueltan;
ni hor neure kantuetan
ta beraiek edozertan.
Malko bat jaurti eta hasten dira
bikote harremanetan,
ta ni oholtzatik hor egoten naiz
haiei beha negarretan. (bis)


Ez dut gogoko halakoetan
nire aurreko ikusmira,
ni nire penak kontatzen eta
jendearen jira-bira.
Haiek musuka hor hasten dira
nik eginik despedida;
eta kantuen harira,
bikoteak sortu di-da.
Niretzat ez da polita, baina
zer gertatzen den begira:
mina sentitzen den egunetan
kantu onak egiten dira. (bis)


Nire kantuak dira askoren
maitasunaren hasera,
baina sekula ez zait gertatzen
niri beraien antzera.
Sarri heltzen naiz entzulegoa
benetan gorrotatzera;
arrakastaren aukera
izan leikela, bai zera!
Trasteak batu ta hauek hor doaz
goxo larrua jotzera;
ni furgonetan bakarrik sartu
eta negarrez etxera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra