Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bizitzan hamaika lan egina zara, eta baita diru mordoska pilatu ere. Heriotza hurbil sumatu eta zure diru guztiei su ematea erabaki duzu. Suari begira, hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Munduan libre bizi izatea
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denetik neukan nire etxean:
hainbat diru, hainbat bitxi...
Jende gehienak badaki hori,
nahiz inoiz ez erakutsi.
Aurretik neuzkan printzipioei
nahi nien nik gogor eutsi;
txistua tinko iruntzi,
gero eskuak igurtzi.
Hau dena zertan erre dudan nik
azaltzen behar zait utzi:
nire ingurua ta familia
diruak ez dezan hautsi. (bis)


Inoiz pentsatu izan dut nik: hau
guztiok egin genuke,
dirua erre, horretarako
pasata hamaika urte;
neurri batean neure burua
igual zurituko nuke.
Parean dena da sute,
banuen nahiko entzute
nireganaino hurreratzeko
familiko hamaika putre,
baina nirekin horretarako
aukera haundirik ez dute. (bis)


Seguru nago pikutara joan
dala askoren amesa,
neba-arrebek esango dute
"hori zan hori pieza,
lehenengo alde eta hilurren
agertzea da erreza!".
Bizitza da gazi geza,
sarri alperrik da presa.
Nik dana sutan erretzea nuen
ai, aspaldiko amesa,
eta dirua euki nahi dunak
berak irabazi beza. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra