Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Koxme Lizaso, Mañukorta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (38. 2006. Donostia)
Saioa
2006-01-28 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Esoain, Ibai
Sukia, Xabier
Tolosa, Gorka
Bertsolariak / Egileak
Garmendia, Txomin
Lizaso, Koxme
Mañukorta
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Konta iezaiguzue zer nola izaten ziren garai batean auzolaneko kontuak.
Gaiari oharrak
Esoian, Sukia eta Tolosak antzerki bidez jartzen zituen gaiak. Garai bateko egoera
irudikatzen zuten antzerki bidez, eta bertsolariek horren inguruan kantatzen zuten.

Deskribapena

Doinua
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Koxme Lizaso, Mañukorta

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta: Gure garaian izan genduzen
egundoko historiak;
laixa* horrekin ereiten ziran
artuak eta gariak
ta horren ondoren sortutzen ziran
basarriko janariak;
amairik ere ez zun izaten
ordun gendun umoriak.

T. Garmendia: Azaroaren azken aldera
eguna etorririk alai
eta gariak egiteko're
etorritzen zala garai;
auzolanean bildutzen ginan
atxur, hortz-biko eta lai;
soldata haundirik ez gendun baina
alkartasun ederra bai.

K. Lizaso: Gu lehen hiru zahar soro lanean
ta orain berriz bi gazte**
hemen dabiltza kanta ta builak
jaia bihurturik aste;
eze askorik egingo ez dala
hori besteik ez det uste;
hutsa litzake eingo balute
berak jateko hainbeste!

Mañukorta: Auzolanetan egun batzuek
hain zuzenduta jarriak;
ardorik gabe erateko ziran
ura, sagardo gorriak
eta heltzean babarrun batzuk
ondo egosten jarriak...
Bide hortatik zaindu genduzen
gaurko gure basarriak.

T. Garmendia: Azaroaren azkenerako
erein behar zan garia
San Juanetan etorri zedin
oso uzta ugaria.
Hemen norbaitek galde lezake
zer izaten zan saria;
pixkana hola moldatutzen zan
eguneroko ogia.

K. Lizaso: Zerbait egingo al dute biok
hasi diraden kasuan?
Alkar hartuta alkarri buila
biok ere erosuan.
Egun batian batek bestean
hanka laiakin jo zuan;
etxian ez dute egiten ta
nola ingo dute auzuan!

Mañukorta: Hamar bat ordu izardiz bustiz
laia zaharrakin serio
apal onduan hizketa gozoz
bazan zenbait amodio.
Udaberrian fruta berriak
ia goraino io
gaur eguneko aurrerapenak
bat ere ez dute balio.

T. Garmendia: Lurra lehenengo baneatuta
ereiten ziren haziak
itxaropena hortikan gendun
geroko irabaziak;
eguneroko ogia gendun
Jaungoikoari graziak;
pentsa hori ez dutela izaten
gosea duten guziak.

K. Lizaso: Laian gogotik aritzen dira
gure iloba paria;
lurra irauli ta ondorean
botzen diote karia;
behar bezela nahastu dedilen
pasatze'iote haria.
Gizaldiz gizaldiz hola izandu
da beti laboraria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra