Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udaberriko Bertso Saioak (21. 2005. Bilbo)
Saioa
2005-05-07 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, gaur, Andoni, etxera heldu zarenean, atea zabaldu eta dena hankaz gora ikusi duzu. Halako batean, leihotik irteten Maialen ikusi duzu, zelan badoan, txapel handia buruan.

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Beti holako nexka zera zu
kolpe hemen eta zintz han;
ederki asko dakizu indarra
dezula bertsolaritzan.
Txapelen bila sartu al zera
lapur gaiztoenen gisan?
Gabonetako lortuko duzu
presarik ez zazu izan!

M. Lujanbio:
Gabonak daude urruti eta
hobe det izan eskuan
ez det egon nahi esperantzatan
balizkoan gerokuan.
Baldin txapelik lortzen ez badet
nik abenduko jokuan
bostekotxo bat brodatuko det
bata dagoen lekuan.

A. Egaña:
Gure etxetik eraman dezu
txapel beltz ta borobila.
Hurrengorako grinarik ez nun
garbi geratu dadila.
Etxeko hoiek eduki eta
lasai nengoen mutila;
orain falta dut ta joan naiteke
falta zaidanaren bila.

M. Lujanbio:
Hiru dituzu lehenago eta
zertako lauan desiran?
Hiru dituzu letra horidunak
oihal beltz-beltz baten jiran.
Zure txapela jantzi behar dut
ta ia kutsatzen zaidan;
zure ideia konddarren batzuk
bertan geratuko ziran.

A. Egaña:
Zu lapurretan ikusi eta
harritua naiz zeharo
zure aldetik horrelakorik
nola ez nuen itxaro.
Zeurez bazera nahikoa azkar
kutsa beharrik ez dago
nere txapela zurea baita
erdia baino gehiago.

M. Lujanbio:
Ez det sinisten; txapel beltz hori
ez da izaten erdi biko.
Zurea dela badakit baina
oso denbora gutxiko.
Nahiz ta ez lortu seguru asko
lasaituko naiz ta kito;
udaberriko saiotarako
gaizki ez da etorriko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra