Bertsos - View details To know more about this section
2005-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2005-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña:
Beti holako nexka zera zu
kolpe hemen eta zintz han;
ederki asko dakizu indarra
dezula bertsolaritzan.
Txapelen bila sartu al zera
lapur gaiztoenen gisan?
Gabonetako lortuko duzu
presarik ez zazu izan!
M. Lujanbio:
Gabonak daude urruti eta
hobe det izan eskuan
ez det egon nahi esperantzatan
balizkoan gerokuan.
Baldin txapelik lortzen ez badet
nik abenduko jokuan
bostekotxo bat brodatuko det
bata dagoen lekuan.
A. Egaña:
Gure etxetik eraman dezu
txapel beltz ta borobila.
Hurrengorako grinarik ez nun
garbi geratu dadila.
Etxeko hoiek eduki eta
lasai nengoen mutila;
orain falta dut ta joan naiteke
falta zaidanaren bila.
M. Lujanbio:
Hiru dituzu lehenago eta
zertako lauan desiran?
Hiru dituzu letra horidunak
oihal beltz-beltz baten jiran.
Zure txapela jantzi behar dut
ta ia kutsatzen zaidan;
zure ideia konddarren batzuk
bertan geratuko ziran.
A. Egaña:
Zu lapurretan ikusi eta
harritua naiz zeharo
zure aldetik horrelakorik
nola ez nuen itxaro.
Zeurez bazera nahikoa azkar
kutsa beharrik ez dago
nere txapela zurea baita
erdia baino gehiago.
M. Lujanbio:
Ez det sinisten; txapel beltz hori
ez da izaten erdi biko.
Zurea dela badakit baina
oso denbora gutxiko.
Nahiz ta ez lortu seguru asko
lasaituko naiz ta kito;
udaberriko saiotarako
gaizki ez da etorriko.