Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-03-20 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Felix Zubia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Orixe Saria (10. 2005. Donostia, Añorga)
Saioa
2005-03-20 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolariak / Egileak
Gabilondo, Nahikari
Zubia, Felix
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Piano bera jotzen ari diren eskuak zarete. Felix, irakaslearen eskua zara. Nahikari, ikaslearen eskua.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-03-20 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Felix Zubia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Zubia:
Zeinen doinu polita
Mozarten aidea
zailtasunak ugari
berekin ordea:
biltzen ditu bai poza
ta bai nahigabea.
Izan nahi bazenuke
abilidadea
jarraitu behar dezu
neronen bidea.

N. Gabilondo:
Pianoan doinuan
arin eta alai
tarteka oztoporik
izaten det etsai
baina zure gisara
aritu nahi det ai!
Ta zeure bideari
ekin eta jarrai
abildaderik ez det
borondatea bai.

F. Zubia:
Alperrik mila mitin
ta mila teori
borondateak badu
nahiko kategori.
Burutik hatzetara
erritmoa jori
nahiz ta tekla berean
sarritan erori
ahaleginaren bidez
gainditzen da hori.

N. Gabilondo:
Nahiz orain arte jardun
naizen borondatez
zerbait lortu nezake
izerdiz ta nekez;
zuk segi erakusten
horrela mesedez
baina esan dezuna
banekien aurrez:
behin ta berriz eroriz
ikasten da oinez.

F. Zubia:
Gainditu zenitzake
mila ta bat traba
zeure eskua bada
gogoen islada.
Orain amets polit bat
egingo det hara:
Milango Escalara
biok joango gara
pieza hau jotzekotan
ta lau eskutara.

N. Gabilondo:
A ze proposamena
galdu det oreka!
Amets hori izan det
barruan tarteka.
Lehen aldapa nuena
orain det ordeka
ni hara eramaten
zu ez zaitez neka
zurekin ikasia
nahikoa det eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra