Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-04-01 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sebastianen alabarekin ezkonduta dago Amets. Hamabost urte daramatza emazteak koman. Ametsek bizitzen laguntzen dioten bideak eten nahi ditu. Sebastianek eutsi egin nahi dio.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Garai batean igande goizez
jeiki ta mendian gora
eskutik heldu alabari ta
joaten nintzen gustora
baina tamalez zoritxarreko
atera zaigu denbora;
orain ez arnas ta ez paseo
zerbait egin beharko da
hamabost urte baitaramatza
bizitza hontatik kanpora. (bis)

S. Lizaso:
Asko sufritzen ari zerala
lehendik nago antzemana
eta gehiago sufrituz hemen
gaude aita eta ama.
Ezin ukatu urte pila bat
hilzorian daramana
baina makina kendu ezkero
harek galduko du dana
esperantza da guraso batek
azkena galtzen duana. (bis)

A. Arzallus:
Zure bihotza ez bazeneukan
maitasunean hain bero
itxaropena ere galdua
behar zendun honezkero;
adibide bat jarriko dizut
azaltze aldera edo:
zuk badakizu beste alabarik
ez dezu izango gero
nik emazte bat hartu nezake
hura zeruan balego. (bis)

S. Lizaso:
Zuk zerua nahi, horretarako
baldintza derrigortua
hura hil arte al dadukazu
zerua ezin lortua?
Utzi pakean lehen bezelaxe
makina bati lotua;
zoritxarrean lehen ere bera
dago nahiko zigortua;
guk ez daukagu hiltzen uzterik
geuregandikan sortua. (bis)

A. Arzallus:
Egia da bai neska txikia
zuengandik sortu zela;
aitortuko dut maite nuela
nik ere zuek bezela
baina hamabost urte badira
piztu nuela kandela
ta nahiago dut bertan uztea
hor ospitaleko gela;
azkenean gu hilko baikera
berai begira gaudela. (bis)

S. Lizaso: Hemen bakoitzak ikusi ohi du
gauza nahi duen moduan;
nahi bazenduke utzi alaba
eta gelatikan juan.
Ahal duen arte iraun dezala
hauxe dadukat buruan
nahiz eta jakin hark une gutxi
dula bizirik munduan
beti legeak agintzen baitu
gizalegean onduan.(bis)

A. Arzallus: Nahiz ta lege bat atera duzun
gizalege bat tarteko
neretzat behintzat legeak ez du
ez zentzu, ez errespeto
eta uste dut garaia dela
bizi berri bat hasteko.
Alaba zer den ondo dakizu
neronek baino hobeto;
nik ez al daukat eskubiderik
alaba bat izateko? (bis)

S. Lizaso: Berriro diot pentsamentutan
gu gabiltzala ezberdin
zuk makina kendu nahi diozu
neretzat ez da atsegin;
eta alaba izan zentzake
igual beste norbaitekin
eta makina kentzen badezu
mundutikan joan dadin
nik mesede bat eskatzen dizut
negarrik ez zazu egin. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra