Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jon Maia, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Martin, Jon
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek iaz leku bat baino gehiagotan izan zineten arrazoi ezberdinak medio. Zer-nolako fama daukagu euskaldunok munduan zehar?

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian B
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jon Maia, Jon Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Uda honetan kasualitatez
Bolivian izan nintzan
Euskal Herria ezagutzen zen
galdezka betiko gisan.
Zenbat abizen euskaldun dagon
lapur politikagintzan
gu ere nahiz ta guk bestela nahi
beti ez gara onak izan.

J. Maia: Gu Kanadara joan ginan ta
han ezin zan imajina
ze eratako izango zuten
euskaldunen imajina.
Orain geranaz deus ez zekiten
iraganaz bai pittina...
Esango nuke gure artean
gertatzen zaigun berdina.

A. Egaña: Izan liteke irudi txarra
edo imajin xarmanta
baina jendeak gutaz zer dion?
Informazioa falta.
San Franciscora, Bartzelonara
nahiz Parisa aterata
euskal etxeta joaten gera
gu holakoak gera ta.

J. Martin: Udan nik Kuban pasa nituen
jakina denez lau aste
hara ta hona ibili nintzen
euren iritzien eske.
Aurreiritzi, estereotipo
fede edota sineste
mirespen asko dugu haietaz
haiek gutaz ez hainbeste.

A. Arzallus: Boliviar askok ez du entzuna
inun euskaldunen hotsik
ta gutxi batzuk "¡Ah terroristas!"
esaten ziguten pozik.
Beraz ez dute deus ezagutzen
beste hori izan ezik
baina hori ez da beraien kulpa
hedabideena baizik.

J. Maia: Ni Parisera joan izan naiz
iaz bidai bat o beste
Asturiaseko Villabonara
ere gutxitan ez uste;
Carabanchela ta Ocañara
ere joanda nago triste
han gu zer geran ez jakin arren
erraz juzgatzen gaituzte.

A. Egaña: Madrilen ere behin egin gendun
bertsotarako debuta;
ederki asko zorroztu gendun
gure mingainaren punta!
"Edo" nahiz "ala" sartzen genuen
nahiz ta ez izan arrunta;
badaezpada ere kantatu gendun
"eta" guztiak kenduta!

J. Martin: Mundua txiki bihurtu dugu
denak denaren ezagun
edozein lekuk edozein leku
ezagutzen du gaur egun;
mundu miope triste honetan
guztiak betaurrekodun
ta kontua da betaurrekoak
zeinek graduatzen ditun.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra