Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-alabak zarete, Amaia ama eta Maialen alaba. Alabari labadora hondatu zitzaion eta amak, borondate on guztiarekin, arropak berak garbituko zizkiola esan zion, eta ekartzeko lasai. Harrezkero hiru aste pasatu dira, eta oraindik alabak amaren etxera bueltaka jarraitzen du.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre: Nik borondate onena jarri
ta ez zenidan ukatu.
Nahiz hiru aste igaro diren
lanak ez zaizkit bukatu.
Zuk aurpegia daukazu latza
alaba maite barkatu!
Garbigailua aldatu dezu
zu ez zera asko aldatu!

M. Lujanbio: Ama ez zaite erritan hasi!
Lasai zaite benga, benga!
Ja hiru aste daramagula
nolatan dezu ba zenba?
Konpondu nula uste nun baino
dago onetik irtenda:
bueltak ematen hasi eiten da
baino gerau egiten da.

A. Agirre: Nunbait ederra iruditua
nik emandako aukera.
Ama guztiak berdinak gera
baina posible ote da?
Buelta ta buelta hemen zabiltza
labadoraren antzera!
Zuk ere buelta egizu baina
nere etxetik zurera.

M. Lujanbio: Dena egiten det zuk esan bezela
kopiatzen badet nahia:
programa laua kurpilan jarri
ta abitu dedin saia
detergentea kutxan bota ta
ni nahiz geratu lasaia
gero ez du izaten zure etxetik
ekartzen duten usaia.

A. Agirre: Beti aitzaki bat badu beregan
beregan dena tipiko:
gureak usai hobea omen
arropak uretan ito...
Ba fregaderan eskuz garbitzen
hasi zaitea ta kito!
Behingoagatik ez baitzaizkizu
azkazalak eroriko!

M. Lujanbio: Neri berdin zait behingoagatik
nahiz ta azkazalak eten
baina badaukat labadora ta
ia ze ein genezakeen...
Zure iguala ez zait irteten
ta ezin meriturik ken.
Gainera nere labadoratik
ez da plantxauta irteten!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra