Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lagoma, Erika
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Martin, Jon
Mendiluze, Aitor
Paya, Xabi
Silveira, Xabier
Lana
Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai.

Deskribapena

Doinua
Anai-arrebak hementxe nator
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko handia
Doinua: Anai-arrebak hementxe nator

X. Paya:
Francon garaian Aitor genduke
alper ta maleantea.
Ataungo neska gazte bateri
deitu zion paketea
ta Bilgunetik salatu dute
ahaztu gabe esatea.
Nola ote da posible Aitor (bis)
hain pakete izatea?

A. Mendiluze:
Behin ta ehun aldiz
damutu behar zait
erdi deskuidoz esana
baina delitu bilakatzea
ere ez degu ba plana!
Ni paketea omen naizela
hala jartzeko afana
izatekotan paketea da (bis)
zuri hartu dizudana.

X. Paya:
Hurrengoa kontrolean ikusi
ta gelditu nuen laster
A las 8 en el Bule idatzi
panfleto izquierdista eder.
Leku publikoan ta erretzen
auskalo igual ez da Chester!
Honekin zailago da aurkitzen (bis)
delitu ez dan zeozer!

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du

X. Silveira: Amurizak arrazoi
zeukan gaur berriro
ta hura errepikatu
baino ez dut egingo:
sarjentu jaun honekin
ez daukagu giro!
Ez al ditu merezi
buruan bi tiro?

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Anai-arrebak hementxe nator

X. Paya:
Eta ondokoa Andoni Egaña
plazetan dute gatibu
hara ta hona, hona ta hara
saioak bostehun ta hiru.
Delitua du desagertzea
Zarautz osoa testigu.
Bere emaztea dela dion batek (bis)
busca y capturan jarri du.

A. Egaña:
Ze gogorra den Euskal Herrian
hola ibili beharra:
egun argitan arrastaka maiz
ta gauetan ttirri-ttarra.
Nahiz neuk aitortu izan neikela
erdipurdiko senarra
hori delitu zibila degu (bis)
ez delitu militarra.

X. Paya:
Eta hurrengoaz zer esango dut?
dena dago esateko!
Dirua baino ez zaio falta
filantropo izateko.
Rouco Varelak agindu digu
hori ziegara sartzeko.
Ea han ere esaten duen (bis)
irriz Apaizac obeto!*

J. Maia:
Ba bai, Apaizac obeto diot
eta hona irriparrak
ez pentsa gero apaiz kontuak
beti izan dira txarrak!
Rouco Varela ta obispo hau
berdin parrak ta inparrak
beti batera egon zarete (bis)
apaizak ta militarrak.

X. Paya:
Amets hendaiarra dugu berez
ja ja! Un huevo! Tralara...
Dokumentu x bat aurkitu dut
ta informazioa hara:
frantses azenturik ez du eta
realzale den gisara
Jose Luis Sanchez deitzen da eta (bis)
Extremadurakoa da.

A. Arzallus:
Neri Jose Luis Sanchez deitu dit
tipo hau ez da normala!
Lehen bi tiro joagatikan
bizirik dago aibala!
Ba nik beste bi joko dizkiot
ez baita horren apala
ta hola igual ulertuko du (bis)
huevoak bi dauzkadala.

X. Paya:
Ta ondokoa zeinen jatorra
ia ematen du santua!
Baina halakoa ez da izaten
emakumeen kontua.
Amets Arzallusek salatu du
entzun bere delitua:
Maialenek lapurtu omen dio (bis)
bere frantses azentua.

M. Lujanbio:
Medalla exkax bat ere ez dauka ta
hau bera bai paketea!
Komodo dago papel horretan
hau da sarjento merkea!
Pentsa zazute ze muturretan
dagon español jentea:
lehen delitu zan hitz egitea (bis)
oain ja azentua izatea.

X. Paya:
Eta Jon Martin rimatzailea
honekin hau da trantzea!
Zeinen zaila den esan nahi duna
behar den gisan ulertzea!
Baina hankaz gora jartzen dunez
Martuteneko espetxea
alkaide jaunak eskatu digu (bis)
Indiara bidaltzea.

Neurria: Dezima
Doinua: Norbait bilatzen duenak

J. Martin:
Zu zaitugu Xapi Paya
beraz erdi payadore
ulertuko duzu hobe
nere innovatu nahia.
Bada itzultzeko garaia
Indiatikan harrika
nagolako etorrita
jarri herriai begira
mugak hautsi behar dira
bertsoenetik hasita.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Anai-arrebak hementxe nator

X. Paya:
Doinua ere aldatzen didate
eske! eske! eske! eske!
Bueno azkena jada hor dago
bere delituan eske.
Lorepotoak kontra dauzkazu
ta zergatik ezetz uste?
Mujer florero omen zara ta (bis)
denuntziatu egin zaituzte.

E. Lagoma:
Mujer florero izan ninteke
egon ninteke hobeto
eskubidea daukat hala're
defentsa bat gauzatzeko.
Egia dela badakit baina
galdera daukat konpleto:
pailazo hutsa izan behar al da
sarjentua izateko?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra