Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (40. 2008. Donostia)
Saioa
2008-01-26 Donostia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kopiak, kopiak eta kopiak. Bertze sumario bat.
Gaiari oharrak
Fotokopiagailu bat ekarri zuten oholtzara, eta martxan egon zen Sustraik kantatzen
bukatu zuen arte.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Epaileen toga beltza
ta fiskalaren kapela
hemen justiziak ez du
deus kantatzen a capella.
Badaki bere atzean
Gobernu bat dagoela
dena babesten diona
datorrena datorrela.
Frogako laboratorio
Intxaurrondoko kuartela
ta euskaldunarentzako
kartzela beti kartzela.
Espero dut egun baten
konprenituko dutela
kondenen fotokopiez
kokoteraino gaudela.

PPren Gobernuakin
hartu zuten abiada
ta PSOEk eman dio
berebiziko bultzada.
Geroztik hortxe dabiltza
kopiatik kopiara
errudun zein errugabe
euskaldunak kartzelara.
Jadanik pasa zaizkigu
bost edo sei hamarkada
eta ezin da arindu
euren kontzientziko karga.
Auzitegiak aparte
behar genituzke laga.
Herri honen justizia
hemen erabaki behar da.

Madrilen nagusi dira
eskusak ta aitzakiak.
Honaino eraman gaitu
juezaren erabakiak.
Gu ez izan arren jende
beldurti ta kakatiak
beraientzat soilik gara
terroristak, basatiak.
Baina bidea egiten
laguntzen du utopiak
geuk ebatzi behar ditugu
momentuak ta tokiak.
Izango dira eskasak,
ederrak zein egokiak
geure ametsak ditugu
ez beste inoren kopiak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra