Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-04-03 Bergara Jaialdia
Gai-emailea
Alustiza, Enaitz
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
90eko hamarkadako eskolarteko txapelketen liburuak begiratzen aritu naiz, eta ohartu naiz sarritan agertzen zarela, sarritan irabazi zenuela txapela, eta sariak ematen bertsolari nagusiak aritzen direla, Joxe Lizaso, besteak beste. Hementxe ageri da Joxe, zuetako bati saria ematen
Gaiari oharrak
Liburua zabalduta eman dio eskura, eta hura eskuetan duela kantatu du Lujanbiok.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nabarmendu nahi ta sonatu nahi
gauza normalak bizitzan
bertsolariek ordea jakin
ze kontuetan zebiltzan
eta ez dira lotsatu inoiz
izan haundinahien gisan
beren gogoa ta helburua
baitzegon bertsolaritzan
beren lekua partekatzeko
beldurrik ez dute izan. (bis)

Sarriegi da mutil gaztea
jarri zaitezte begira:
denon gixara izango zuen
bertsotarako desira
eskuk patrikan lepoa gora
ta zirrararen dizdira
ondo irten ta bere bidea
egingo zuen sarira
eta Lizasok eman saria
horiek bi sari dira. (bis)

Ta gero Joxek botako zitun
bertsoak bi edo hiru
mikrofonotik urruti ere
gu ahotsaren testigu.
Joxe izena gaur eztarritik
latz kostata doakigu.
Bera joan zan baina bidea
segitzen bai baitakigu
eten ez zuten kateari eusten
orain guri dagokigu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra