Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-06-26 Hernani Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi nerabe zarete, hamalau urte ingurukoak eta koadrila berekoak. Hor zaudete Tilosetako koskan eserita eta zuen gurasoak ikusi dituzue txarangarekin batera nola doazen saltoka, balantzaka, agian neurritik pixka bat pasatuta.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Lujanbio:
Esaten dute "Ordu bitako
etxeratu! Gogoratu!"
ta gero berak hor non dabiltzan
trago egin ta dantzatu.
Berena eta gurea hala're
ezin ei da konparatu
ze gu mozkortu egiten gera
eta beraiek txispatu.

B.Gaztelumendi:
Baino ardoa bezela beren
masailak hain daude more.
Tamalez biok gaurko ez degu
indar askorikan gorde.
Hor ari dira salto ta dantza
eman ezinik amore
eta gu berriz ez gera kapaz
hemendik altxatzeko're!

M.Lujanbio:
Aizu! Txaranga ez baita moda
hor juatea gauero
txarangarekin dabiltza zaharrak
edo erdi zaharrak-edo.
Gure musika zarata dala
hoi esango dute gero!
Parregarrigo ez al da askoz
Paquito Chocolatero?

B.Gaztelumendi:
Egia esan nere burua
honek ipintzen du grabe
chocolatero izenarekin
mikatza da hau hala're
ta gero berriz ze egingo degu
ze eingo degu alafede?
Nik ezin ditut aguantatu-ta
biharamunez badaude!

M.Lujanbio:
Egingo dute hiru t'erditan
edo lautan erretira
bihar goizean aje latza ta
itxura ein behar guztira.
Ta txarangako tronbo-jole ta
bonbo-joleai begira
gu haur ginala zaharrak ziran ta
orain ere zaharrak dira.

B.Gaztelumendi:
Egia da bai zahartzaroa
degula gauza krudela
txaranga baten atzetik ezin
liteke joan bestela
ta arrazoitu egingo dute
gaurko parranda horrela:
guk ez bezela aste guztia
lanean pasa dutela.

M.Lujanbio:
Beraiek pasa dute lanean
gu lanerako prestatu
gabetan gabiltz aguanta nahian
goizetan nola freskatu?
Edade tonto xamarra da hau
horrek nola ez kezkatu!
Oaintxe ez dakit pipak jan edo
whiski doble bat eskatu!

B.Gaztelumendi:
Atzo gauean nahikoa whiski
edan gendula tarteko
agian pipak eskatuz gero
gu biontzako hobeto.
Oraintxe badet nahikoa gogo
festa hauek bukatzeko
hola gutxio faltako baita
Sanpedroak iristeko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra