Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran
Bertsoa entzun |
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Barandiaran:
Berriz zabaldu eta
hau estuasuna!
Berriz ere aurrean
det bizilaguna.
Azukre eskean ez
etorri hurruna!
Gatza ez da ba izango
zuk behar dezuna?
U.Alberdi:
Ate atzean zaude
goizeko partean
ta nik kax-kax jotzen dut
daukadan artean
ja lau aldiz jarri naiz
Aitzolen atean
ea ulertzen dezun
halako batean!
A. Barandiaran:
Nere dote guztiak
ja hasi naiz galtzen
eta zalantza berriz
ari zait ugaltzen
"Zer nahi du? Zer nahi du ba?"
ari naiz pentsatzen.
Kafesneai ez zaio
hainbeste botatzen.
U.Alberdi:
Ni bigarrenera ta hau
hirugarrengora
hala tokatu ginen
ta Aitzol gogora
mutil goapoa zera
inondik inora
ta azukrea nahi nuke
ahotik ahora.
A. Barandiaran:
Eta aurrera eman
ditu bi pausoak
azukreik behar ez dun
neskatxa gaixoak.
Musu eske datorkit
kontu erosoak
gero mutilak gera
enpalagosoak!
U.Alberdi:
Neskok ere nahi dugu
beti-betikoa
ta haseratik zaitut
oso begikoa.
Ez zara ba izango
ene mutikoa
maitasun kontuetan
diabetikoa?
A. Barandiaran:
Pasatzen uzteak'e
ez du ezer txarrik
goizeko ordu hontan
badegu indarrik.
Parean azaldu zait
gaurkoan izarrik
goxatzeko ez duna
azukre beharrik.
U.Alberdi:
Ataungo mutilak du
hainbeste entzute...
Zu zarelako nire
erotismo txute
nik gozatuko dut ta
goza zazu zuk'e
eztia emango dizut
azukrean truke.
A. Barandiaran:
Poltsikoi beidatuta
hauxen da izua!
Azukrearen poltsak
galdu du pisua.
Unaik eman zidan bai
leheno abisua
merkego irtengo zait
Donostin pisua!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra