Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (33. 2009. Zarautz)
Saioa
2009-09-04 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Oiartzabal, Josu "Xamoa"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok prostitutak zarete. Zu, Uxue, zure lau seme-alabei jaten emateko egin zinen prostituta; zu, Xamoa, berriz, hemezortzi urte bete aurretik ekarri zintuzten Errumaniatik, bizimodu hobea aginduta, eta prostituzioan sartu zintuzten.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U.Alberdi:
Erabakia hartu nuen nik
neguko ostegun baten
eta geroztik hor ibiltzen naiz
kalean barrua jaten.
"Utzi ezazu! Utzi ezazu!"
hain erreza da esaten!
Nahiago nire burua saldu
haiek saldu ez dezaten.

Xamoa:
Eta ni berriz hemen naukate
ez paper eta ez etxe!
Pentsatze hutsak ekarri arren
horrenbeste mala leche
hemen gauza bat esan ta beste
bat egiten dute aise
engainatua bizi naiz neure
bezeroak bezalaxe.

U.Alberdi:
Zein hitz errexa ta merkea den
batzutan duintasuna!
Ai, balekite nolakoa den
barruan dugun hutsuna!
Nik bihotzean gordetzen ditut
kariñoa, maitasuna
eta gonaren azpian berriz
umeen etorkizuna.

Xamoa:
Zure eskutan dauzkazu noski
semeak eta alaba
ta desberdina izanagatik
nire antzekoa zara:
nik'e bihotza erdi libre dut
zuk esan duzun gisara
baino alperrik gorputza beste
norbaitena baldin bada.

U.Alberdi:
Zortzi bezero pasatu dira
nire gelatik atoan
nekatu xamar ta akiturik
nahiz ta bukatu gaurkoan
bihar goizean esnatuko naiz
umore fresko askoan
irribarre bat jasotzen badut
etxera heldutakoan.

Xamoa:
Gauza bat dira sentimentuak
ta beste bat ohorea
nik nirea dut nagusiaren
zapata zolan gordea.
Mundu berri bat opa zidaten
eta hau daukat ordea
mundu berri bat bai baino ez da
lehengoa baino hobea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra