Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-08-01 Altzo Jaialdia
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaztetan, sasoi ederra zenuenean, zeuk egin zenuen zubitxo bat, etxe aurretik igarotzen den erreka gainean. Orain, jubilatuta zaude, eta sarritan bezala gaur ere zubi gainetik errekara begira zaude.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Udaberria udara egin zen
gero iraila azaro
eta badakit mundu honetan
ez naiz egongo luzaro.
Neronek egin nuen zubia
nere ametsen arrago
nere denbora errekan joan da
beherago eta beherago
baina itsasora heltzen den arte
berari begira nago. (bis)

Hainbeste asmo hainbeste bide
izaten dira bizitzan
mendian sortu ta itsasora
noa erreka bailitzan.
Atzeruntzako errepaso bat
egitea komeni zan
ta pentsatzen det neronek ere
errekako uren gisan
harri batzuek urratu ditut
ez da alferrikan izan. (bis)

Bizitza bizi egin det eta
ez nago azkenaren minez
atzera beira ez nau betetzen
ezerk aldarte ozpinez
hasten den orok bere azkena
izaten dula jakinez
batzuk joan ta berriak datoz
aurrera egiteko grinez
ta datozela erreka-bide
berriagoak eginez! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra