Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa
Gai-emailea
Gorostiaga, Mari Ines
Hirigarai, Pantzo
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badakigu Ametsen lagun mina zarela. Erranen diguzu nor den Amets?

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Arzallus, Amets

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amets da mutil xintxo-xintxoa
zuzena eta otzana,
marmarrik gabe burutu ohi du
agintzen diogun lana;
politika zein beste gaietan
oso argi dauka dana;
kontraesanik ez izatea
da bere kontraesana.

Bertso kantari pasatu ditu
batek daki zenbat oren!
Nafarroako txapeldun haundi
bilakatu zaigu omen;
nahiz ta bizitzan saiatu ohi den
ahal duen eta ondoen,
halare Amets izan behar du
Arzallus izan baino lehen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra