Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (17. 2001. Bilbo)
Saioa
2001-06-02 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Aurrekoetxea, Leire
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Ibarra, Iratxe
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalera heldu zineten eta horrela Euskal Herriko txapelketarako zuzen hartu zenuten txartela. Gaurkoan, zuen atzean dituzue Gipuzkoako sailkapen fasetik bi arerio: Ainhoa eta Aitor.

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ibarra:
Euskal Herriko hortara ezin da
sekula joan hutsetik,
horrexegatik ibiltzen gara
txartel on baten atzetik.
Baina uste dut gu goazela
abiapuntu hobetik,
gu finaletik sailkatu gara,
honek sailkapen fasetik. (bis)

Estiballes:
Leirek esan du txapelketako
txartela gendula lortu
eta geroztik gure iturria
behintzat ez zaigu agortu.
Arerioak direnik ere...
hori ezin da aitortu,
Ainhoarekin enrollau nintzen
ta Aitorrekin mozkortu. (bis)

Ibarra:
Beraz horrela ibili zara,
hau da hau malaletxea!
Euren aurrean dantzan ipiniz
aurrea eta atzea.
Ba nik hoba dot horretarako
besteak aukeratzea,
gai-jartzaileaz mozkortu eta
juezekaz enrollatzea. (bis)

Estiballes:
Beraz eskemak nahi dituzula
oraingo hontan aldatu,
nahiau dezula gai-jartzaileaz
eta epaileaz batu.
Plan oso ona dogula hori
beharko dogu onartu,
baina Bizkaiko finalean behintzat
ez zizun, ez, funtzionatu! (bis)

Ibarra:
Esan daustazu hak ez abala
han funtzionatu beraz,
Euskal Herriko horretaraino
egin beharko dot hegaz.
Zetako hasi han enrollatzen
beti lez Bizkaikoekaz?
Askoz hoba da enrollatzea
Gipuzkoako juezekaz! (bis)

Estiballes:
Egia da bai eta gainera
arrazoi dozu maitea,
ez da komeni probintzikeri
lerdo horietan jaustea.
Txapelketa hori etorriko da,
joango da jende gaztea.
Gauza bakarra eska daiteke:
onenak irabaztea.
Gauza bakarra eska daiteke:
Bizkaikoa izatea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra