Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Agirretxe, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lizaso, Joxe
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Behin baino gehiagotan entzun degu Landetako Unibersidadea, eta Landetako Unibersidadea entzundakoan, gauz bat datorkit neri burura: Joxe Lizasok eta bere familiak han euki zuten taberna edo ostatu hura. Hortik aurrera nik ezer gutxi dakit, eta nere garaikoek ere pentsatzen dut nere modun jakingo dutela. Guk jakin nahi gendukeena da garai hartako berri, zuen ibilerak, hango tertuliak, bilerak, Joxe nolako tabernaria zen, beste hauek nolako bezeroak ziren eta abar eta abar.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Lizaso, Joxe

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lizaso:
Barkatu, gazte, gauza guztiak
ez daduzkat nik goguan.
Jaio ginan ta nolabait ere
jarraitu behar munduan.
Bersotan gogor egiten gendun
guziok afalonduan,
penagarri da bersoik onenak
haizeak eman zituan. (bis)

Lazkano:
Ni Landetako semea nazu
bertan jaio ta hazia,
eta nik bertan eramana det
nere bizitza guzia.
Eta bertako taberna harek
bazun berekin grazia,
zenbait meritu ez dakit baina
zerbait bazun berezia! (bis)

J. Lizaso:
Lagun Imanol mutil gaxtea
eseritzen zan albuan,
kostata baina noizean behinka
han hasitzen zan kantuan.
Garai haietan tartamutua
ere dexente zeguan,
tartamutuak aldegin zion
bersotan hasitakuan! (bis)

Lazkano:
Aldi batzutan bersotan eta
beste batzutan musean,
eserialdi ederra franko
bertako mahia luzea!
Ikasi gendun hizkuntza eta
bersoakin jolasean.
Gu bersolari ezin gindezkeen
bertatik pasa ezean. (bis)

J. Lizaso:
Danak kantari aritzen ginan
aboa bete-betian,
lo egiteko elusioak
uzten ginun apartian.
Jarduten ginan han jo eta ke
guziok nolabaitian,
Teresa xaharra erretza hartuta
kolpeka hasi artian. (bis)

Lazkano:
Beste mahai zahar bat gozoagorik
ez zen izango munduan!
Ai zer pozikan egoten ginan
denok alkarren onduan!
Tartamututik hizketara ere
ikasi nuen moduan,
hitz normaletik gezurretan'e
nik hantxen ikasi nuan. (bis)

J. Lizaso:
Bai Imanol, bai, zure gaztaroak
baditu mila ixtori!
Ta honerako agertuko det
eta ez esan inori:
zenbat bidarrez egiten zendun
zuk'e hasi ta erori!
Hango karrera ikasi zun ta
orain dago lehendakari. (bis)

Lazkano:
Ez pentsa gero nagoenikan
han pasatako damuan!
Egun batean erori nitzan
nere gustoko amuan.
Oraindik ere bizitza hura
dadukat oso goguan!
Amak gorrota ohi zuen baina
nik oso gogoko nuan. (bis)

J. Lizaso:
Ezin ukatu taberna hura
asko zenduala maite,
nik bezelaxen gehiagok ere
halaxen esaten dute.
Izanez ere ez ginan bizi
alkarrengandik aparte.
Lata ederra eman zenduan
karrera ikasi arte! (bis)

Lazkano:
Izanez ere eskura neukan
ber-bertara zan auzuan
eta edozein eror liteke
halako leku gozuan.
Egun batean han kiskali zan
arrats beltz bateko suan,
esaten zuten: nagusi zaharrak
maldizioz erre zuan. (bis)

J. Lizaso:
Hori gezurra danik ez esan
hemen, Lizasotar Joxe,
bururapen bat heldu da eta
esango berihalaxe:
suak biali ginuzen baina
ez ginan suaren gose,
neuk esan behar aldegin nula
azaria bezelaxe. * (bis)

Lazkano:
Su triste hura gertatua zan
kliente danen pikardiz,
ta nagusiak zer sufritu zun
zertarako esan berriz?
Lehenago ere maiz esandu det
nik gauza hau hainbat aldiz:
nahiago nula Landeta baino
Loiola erre izan balitz. (bis)

J. Lizaso:
Nere denboran entzuna nago
bajinatxo bat albiste!
Ez det ukatzen arrats haretan
gelditu ginanik triste.
Baina Lazkano hasita ere
ez zazu esan hoinbeste,
loiolatarrak jakiten badute
deskomurgauko zaituzte! (bis)

Lazkano:
Maisu jatorra genun Lizaso
ta ni ikasle zintzua,
biongan ere nola zeguen
ilusio berdintsua.
Nahiz ta gau baten denan gainetik
han pasatua zan sua,
etxe zahar hura erre zan baina
bizirik dago bersua. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra