Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-07 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Peru Aranburu, Etxahun Lekue

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
BBK Sariketa (9. 2001)
Saioa
2001-04-07 Bilbo Sariketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Aranburu, Peru
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek ondoko zeldetan zagozeen preso bi zaree. Peru, zuk, izarrik daroazu gau osoa Etxahunen zurrunkakaz ezin dozulako lorik egin. Izartzea erabaki dozu.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-04-07 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Peru Aranburu, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aranburu:
Parkatu baina ezin
nuen aguantatu.
Egin beharko dugu
behin betiko tratu.
Beste soluziorik
nik ez dut topatu:
neugatik baino ez bada
fuga preparatu. (bis)

Lekue:
Hemen lo egin dogu
geuk ahal dogun eran,
zarataka ari da
hau alboko zeldan.
Hontaz kexatzen zara
nik ez dakit zelan,
arazo latzagoak
badoguz kartzelan! (bis)

Aranburu:
Gogorrak ditugu bai
hemengo baldintzak,
baina hauxe txarrena
niretzako behintzat.
Beti egurra egon
ei da presoentzat,
baina dispertsiorik
ez al dago honentzat? (bis)

Lekue:
Holango arazorik
nik ez dot gogoan,
hau laguna tokatu
jatana alboan!
Irtenbidea emon
behar dotsut atoan*:
tapoi batzuk erosi
ekonomatoan. (bis)

Aranburu:
Soluzio horrek ez dit
grazirik egiten,
ekonomato hortan
egona noizbaiten.
Ni zelan hasiko naiz
tapoiak erosten,
tabakorako ere
ez bazait iristen! (bis)

Lekue:
Hain tipo artabururik
ez dot sarri ikusi!
Neu portatu behar naz
gaur honen nagusi.
Zuk ekonomatoan
tapoiak erosi
ta tabako kontuak
neure esku itxi! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra