Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ametsek bere lagunen argazkiak aterako ditu, eta Unaik erradiografiak. Ea biotatik nork erakusten digun gehiago.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Nik Aitorrena aterako det
lehendabiziko bertsuan:
goitik beheraino ondo sartzen zen
bera argazki osuan
baina hain pinta serioekin
baitago nere kasuan
amak ikusi eta ertzain bat
zela imajinatu zuan. (bis)

Iturriaga:
Radiografia atera eta
aztertzen hamaika ordu...
Mendiluzeri guztia ondo
guk geuk ikusi diogu.
Dena perfekto izan leikenik
ez nago baina seguru
ta akatsen bat izatekotan
kanpoaldean beharko du! (bis)

A. Arzallus:
Jon Maiak ongi betetzen baitu
zahar gaztean papela
belarritako haundi ta guzti
a ze itxura itzela!
Patillak ere luze-luzeak
Iturriagak bezela...
Badakit baina ez dut sinesten
aita izan behar dela. (bis)

Iturriaga:
Ia osorik ezin zan hartu
ezta hiru aterata!
Baina konformatu behar gendun
oinak kanpora lagata
bizkarrezurra ta uzkurnoan
artean hezur bat falta...
traumatologoen artean hori
da habanero aldaka. (bis)

A. Arzallus:
Andoni ongi ateratzea
ez zan gauza segurua
bufanda batez estaltzen baitu
bere lepo ingurua
eta gainera txapel azpian
sartua zeukan burua.
Bakar-bakarrik ikusten ziran
sudurra eta purua. (bis)

Iturriaga:
Ez da erraza aztertzen sarri
txapeldun baten barrena
baina begira jarri gara ta
hori nazka, hori pena!
Birika ezin aurkituz gabiltz
mediku ekipo dena
baina hautsontzi bat aurkitu dugu
Ducados jartzen duena. (bis)

A. Arzallus:
Batzutan ez da gauza erreza
hain guapoa izatea.
Sustrairi ere atera nion
baina neretzat kaltea:
neska guztiak atzetik dauzkat
ez dute ematen pakea.
Gaur ohartu naiz ze gogorra den
paparazzi izatea! (bis)

Iturriaga:
Hezurren bueltan ikusi ditut
hiru-lau forma arraro...
Pentsatzen jarri eta esan dut
"Sustraiak dira hoiek, klaro!"
"Sustrai guapoa, Sustrai guapoa"
ni kokoteraino nago!
Barrukaldetik begiratuta
ez da ni baino gehiago! (bis)

A. Arzallus:
Goikoetxea ere atera nuen
hain ongi enfokatuta:
ilea beltza galtzak ere bai
nago itxura hartuta...
Sudurra berriz zorrotz-zorrotza
kamara hontan sartuta
aho azpian puntu beltz bat du
ahuntz zahar bateri kenduta. (bis)

Iturriaga:
Nahiz ta hazurrak denak dituen
garbi-garbi, zuri-zuri
forma arraroak sortzen direla
iruditu zaigu guri.
Antropologo, traumatologo
nahiz eta diren mundu bi
kaskezurraren itxuragatik
oiartzuarra dirudi. (bis)

A. Arzallus:
Maialenekin konparatuaz
argazki berri ta zaharra:
garai batean ilea zeukan
luzea eta edarra.
Keba oraingo hau ez da Maialen
daukat aitortu beharra.
Barkatu baina beste bateri
joko diozu adarra.! (bis)

Iturriaga:
Maialenekin gu izan gara
salbuespen baten testigu:
bihotza dauka oso haundia
berak ere aitortu digu.
Begiratuta ikusi dugu
besteen halako hiru
postal bat dauka barruan eta
gainera elurra ari du. (bis)

A. Arzallus:
Zortzikotean bazter batean
han ikusten dut Laxaro.
Honek ertzainan itxura dauka
Aitorrek baino gehiago:
serioa da eta sendoa
ez naiz harritu zeharo
gai-jartzailea ta azpeitiarra
bat'e dudarik ez dago! (bis)

Iturriaga:
Azkenengoa iruditu zait
kasu oso tipikoa:
urte batzuek dauzka aldean
Mahomaren neurrikoa;
bizkarra dauka okertu samar
gauza hori betikoa;
burua dauka pisua edo
bajutxu dauka mikroa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra