Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-06-24 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Oiartzabal, Jose Mari
Bertsolariak / Egileak
Sorozabal, Jokin
Zelaia, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi hauek homosexual bikote bat osatzen dute. Iñakiren ametsetariko bat zuriz jantzita aldareratzea da.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zelaia:
Lege eder bat onartu zuten
gu biok degu goguan.
Aspalditikan nengon bikote
osatzeko esperuan.
Orain elizaz ezkondu nahi det
gehientsuenen moduan;
zuriz ederki eman behar det
apaiz beltzaren onduan.

J. Sorozabal:
Gure mutilak oraintxe ere
egin duela aibala!
Etxe osoa gonbidatu du
ta hau da gure perkala.
Nik ez dadukat bat'e pegarik
ezkontzeko nahi bezala
baina apaizai nork esango dio
biok mutilak gerala?

I. Zelaia:
Gure sendian omen gabiltza
biok disgusto karraio
baina ezkontza egin behar degu
edo eta ze arraio!
Gure apaiza konbentzitzeko
ez egin hainbeste saio
eskatzen duna ordainduz gero
hari igual-igual zaio!

J. Sorozabal:
Itsukerian erori zera
egin beharran beharrez
zuk badakizu hori lortzea
ez dala izango errez.
Pake-pakean molda gaitezen
dena publikatu ordez
lotsaz ez degu ibili behar
kanpaia jotzen ere ez.

I. Zelaia:
Kanpaiak ozen jo behar dira
entera dedin auzua
beste batzuntzat gidari eran
izango baita kasua.
Elizara juan eraztunakin
eman dezagun pausua
eta muxua emango dizut
erroskiladun muxua.

J. Sorozabal:
Ez dakit baina toki onera
ote geran gu abitu
nik dakidanez homosexualak
elizan ezin kabitu.
Baina ezkondu nahi badezu zuk
nere hitza ondo aditu:
oraingo gure alkate horrek
pozik ezkonduko gaitu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra