Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-05-04 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Roman Maiz "Okelar", German Meabebasterretxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-05-04 Mutriku Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Azkue, Juantxo
Ugarte, Arantza
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Maiz, Roman "Okelar" (1928-2015)
Meabebasterretxea, German
Lana
Launaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-05-04 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Roman Maiz "Okelar", German Meabebasterretxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Azpillaga:
Pentsatu gendun gau eder baten
alkartu behar gendula.
Mutil bat joan zan gure artetik
ta ezin ahaztu sekula.
Jende pixka bat uste genduan
baina hau talde mardula.
Eduardori gorespenak ta
afariak on daigula.

Meabe:
Gabon esanda hasiko gera
afaloste hontan aurrez.
Danen gustoa egiten hemen
akaso ez degu errez.
Prezio igoalean egin liteke
egoki edota trakets;
ea pixka bat moldatzen geran
Eduardoren omenez.

Loidisaletxe II:
Oraintxen dela urte bat-edo
gure ondotik joan zan;
albiste txarrak jarri ginuzen
denok bildurrezko dantzan.
Maite zan ala ez inork hemen
baldin baleuka zalantzan,
sari guztiak esaten dute
Eduardo nor izan zan.

Okelar:
Afari hontan eduki degu
nahiko jan eta edate;
soinu ta dantza ta erregalo,
zerk ez zuan hemen parte?
Ta Eduardo zana hura berriz,
ahaztu ezina hila arte.
Etorritako guztioi agur,
bapo portatu zerate.

J.Azpillaga: GRABATU GABE DAGO

Meabe:
Herri lanetan ondo moldatu,
ai, zer mutil aproposa!
Haudiegia zulako hari
lehetu zitzaion bihotza.
Maiatz aldera iritsia zan
oso albiste zorrotza;
egun haretan negar egin nun,
esateko ez naiz lotsa.

Loidisaletxe II:
Nahiz ta sarritan jarduten geran
gauza batzuek esaten,
norbait badabil gure eskema
guztia kolpetik hausten.
Behar bezela ospatzen ere
nunbait ez ziguten uzten.
Udaberriak ere ez dira
beti alaiak izaten.

Okelar:
Udaberriak eraman zuan,
hori da gauza jakina,
bizitza bati atera gabe
komeni zan etekina.
Azaldutzen zan plazara eta
berdin sukalde eskina,
patxararikan ederrenean
danak zerbitzen zekina.

J.Azpillaga:
Pentsatutako omenaldi hau
egin diogu garkuan;
hobeagua egitea're
liteke berelakuan.
Harrek bazuak indar sendua
hanketan eta lepuan;
monumentu bat merezi luke
Txurruka dagon lakuan.

Meabe:
Hura betiko guregandikan
egongo da apartean;
berriro hona ezin azaldu,
geure buruen kaltean.
Sasoian zegon ta joan zitzaigun
Eduardo bapatean;
udaberriak eraman zigun
lore berrien trukean.

Loidisaletxe II:
Hemen gehienak ditu bihotzak
eztarriraino igota,
Eduardoren kontu batzuak
ditugunez hemen konta.
Baina zertxobait esan nahi nuke
orain artekoen kontra:
irrifarzale amorratuai
malkoak zertako bota?

Okelar:
Nahiago zuten Eduardo hura
hemen bizitzen gelditu;
sasoi onean zegoan eta
hura zeinek errenditu?
Baina usterik gutxienean
beste mundurako deitu;
jankoak ere lagun on batzuk
nahiago izaten ditu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra