Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zaintza partekatua [Bertsoa] / Nahikari Ayo

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Ayo, Nahikari

Deskribapena

Izenburua
Zaintza partekatua
Dokumentuan jasotako izenburua
Zaintza partekatua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Haurra hemen daramat aulkian sartua.
Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
206
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2011-12-21

Zaintza partekatua [Bertsoa] / Nahikari Ayo

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2011-12-21 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haurra hemen daramat
aulkian sartua.
Hor bertan ikusi dut
horman margotua:
“zaintza partekatua”
omen da hautua.
Saman sortu egin zait
korapil estua…
Beti_izaten delako
haurra kaltetua.

Aita-ama artean
arazo andana,
banandu egin ginen
alboratuz dana.
Geroztik aitarentzat
izan zara “zama”.
Baina_ez zaitez kezkatu,
ahaztu iragana:
ez zaizu_inoiz faltako
zure_ondoan ama.

Nahiz aita maiz izan den
arduragabea,
biekin izatea
litzake hobea.
Zoriontsu izan zaitez,
da nire eskea,
Badakit daukazula
barruan gordea
beharrezkoa duzu
aita izatea!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra