Bertsos - View details   To know more about this section

Zaintza partekatua [Bertsoa] / Nahikari Ayo

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Ayo, Nahikari

Description

Title
Zaintza partekatua
Dokumentuan jasotako izenburua
Zaintza partekatua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Haurra hemen daramat aulkian sartua.
Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Number
206
Pages
8
Publication / printing date
2011-12-21

Zaintza partekatua [Bertsoa] / Nahikari Ayo

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2011-12-21 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haurra hemen daramat
aulkian sartua.
Hor bertan ikusi dut
horman margotua:
“zaintza partekatua”
omen da hautua.
Saman sortu egin zait
korapil estua…
Beti_izaten delako
haurra kaltetua.

Aita-ama artean
arazo andana,
banandu egin ginen
alboratuz dana.
Geroztik aitarentzat
izan zara “zama”.
Baina_ez zaitez kezkatu,
ahaztu iragana:
ez zaizu_inoiz faltako
zure_ondoan ama.

Nahiz aita maiz izan den
arduragabea,
biekin izatea
litzake hobea.
Zoriontsu izan zaitez,
da nire eskea,
Badakit daukazula
barruan gordea
beharrezkoa duzu
aita izatea!