Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-06-26 Hernani Jaialdia
Gai-jartzailea
Tolosa, Gorka
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Gaztelumendi, Beñat
Laburu, Agin
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sanjoanetan ere egundoko ilarak egoten dira tabernetako komunetan. Kontua da Amets, zuk, kanpoan ia ordu erdi zain daramazula, eta halako batean libratu da komuna, eta barrutik bikote hau irten da.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Ja bukatuko ziran
urak ta papela!
Ni hemen zai egon naiz
erdi lo bezela
ta espero dut behintzat
on ein dizuela. (bis)

B. Gaztelumendi:
Bai juxtu hortarako
degu eta festa
nahiz ta Amets ez dagon
umorez gainezka
hemen barruan bero
egiten du ezta? (bis)

A. Rezola:
Komonetan badago
hamaika kontaktu!
Guk edozein pertsona
nahiz ta ez onartu
Amets zu zergatikan
ez zera ba sartu?

A. Arzallus:
Ni kanpoan nengon ta
zer zan barrenean?
Ta hara bi mutilak
irten azkenean!
Zeatik sartu zerate
nesken kumunean? (bis)

B. Gaztelumendi:
Mutilena okupatu
egin dute aizu!
Ta hala’re haserre
egongo zera zu.
Agin galtzak aldrebes
jantzita dauzkazu. (bis)

A. Rezola:
Normala da ibili naiz
barruan bueltaka.
Lasai! Zuzenduko det
hoi’re pixkanaka.
Ta nesken komunetan
beti da binaka. (bis)

A. Arzallus:
Niki ta galtzak kendu
eta gero jira
baina ordu erdi bat
dexente da tira!
Fontaneroak ere
bizigoak dira! (bis)

B. Gaztelumendi:
Amets sartu barrura
egin zazu froga
krisketa itxi gabe
utzita gerora
nork daki igual beste
norbait sartuko da! (bis)

A. Rezola:
Hortarako bai baita
hamaika motibo!
Ordu erditik gora
ta ez dago giro!
Ordu erdin pisalia
egin zait berriro. (bis)

A. Arzallus:
Barrura sartu naiz ta
kendu maratila
ez plastiko ez papel
nahiz ta hasi bila
baina utzi dezute
organiko pila. (bis)

B. Gaztelumendi:
Halere pisaleak
halaxe gaude gu
kanpora irteteko
unea da heldu
Agin zu ta nik kolan
jarraituko degu. (bis)

A. Rezola:
Horrela bada egin
biharko kunplitu
Ametsekin egin bai
gera gaur kupitu.
Baino ze kola da hori?
Ez det entenditu? (bis)

A. Arzallus:
Honera etorrita
ezin egin buelta
baina zertako nago
beiratuz krisketa?
Total gogua ere
ja pasa zait eta! (bis)

B. Gaztelumendi:
Bueno zu lasai gaur prest
gaude beste batzuk.
Kolarekin zalantza
batzuk dauzkazu zuk
Amets joaten danean
azalduko dizut. (bis)

A. Rezola:
Taberna makarrara
ez gera sartzen maiz
eta iruditzen zait
gabiltzala garaiz
lehengo abesti bera
entzuten ari naiz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra