Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Julio Soto, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-07-07 Lesaka Jaialdia
Gai-jartzailea
Lesakako Bertso Eskola (Bortzirietako BE)
Gai-emailea
Garro, Iban
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Silveira, Xabier
Soto, Julio
Zelaieta, Julen
Lana
Bosnaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Julio, pisukide baten bila zabiltza, gastuak elkarbanatzeko edo. Lau hautagai dituzu zure pisura etorri nahi dutenak, atzeko lau hauek. Denak batera zure etxean bisitan dituzun honetan, zer itxura hartzen diozu bakoitzari?

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Julio Soto, Julen Zelaieta

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto:
Lesakan etxe bat ta etorri da
lehen hautagaia nigana.
Nahiz ta gastuak egin behar diren
etxeetan banan-bana
Julenekin ez da errex hori
ta pentsatzen dut ai ama!
Zeozergatikan daukate ta
beratarrak xuhurran fama (bis).

J. Zelaieta:
Aizu! Zuk nondik aditu duzu
tipo xuhurra dela Julen?
Nik pisurako balioko dut
Julio hartu atseden.
Gastuarena aipatu duzu
baina nik lo soilik hemen
gastuangatik ez preokupatu
gasturik ez dut emanen. (bis)

J. Soto:
Eta Andonik koartu zikina
ohea zertan garbitu?
Ta janaria ekologiko
ta neri azala gorritu
“ETB1 ez jarri beste bat
esaten dena aditu!”
gazte pisu bat konpartitzeko
mania gehiegi ditu. (bis)

A. Egaña:
Alde hortatik arrazoi dezu
ni naiz lauotan zaharrena
baina mania izate hori
ez da dagoen txarrena.
Aitortzen dizut maitatzen ditut
higienea ta ordena
hemen baineran nik utziko det
ilerikan gutxiena. (bis)

J. Soto:
Eta Maialen bai ze jatorra
bera garaian garaiko
da hain moderna beti aurrera
ta ni lehengo arkaiko.
Holako neska elegante bat
pisu batean alajainko!
Nik nahiko nuke baina seguru
berak ez duela nahiko. (bis)

M. Lujanbio:
Egia esan ez det jarraitzen
horrenbeste azken moda
eta koska bat haundia dago
nigandik ta modernora.
Bera arkaiko omen da eta
nun ote dauka ganora?
Zu bizi zeran pisutxo hori
koba ez da izango ba? (bis)

J. Soto:
Eta Xabier entzutez nahiz ta
ezagutu lehenbiziko
beti bertsotan beti parrandan
hori dulako graziko
nahiz desbentaja pila bat ditun
esaten ez naiz hasiko
bentaja haundi-haundi bat dauka:
ez dut asko ikusiko. (bis)

X. Silveira:
Denak baietz zirudien baina
okertu da bapatean
ez nau onartu eta kolpetik
mutu utzi nau atean
beldurra baitzuen ni kalean
nengokeen bitartean
nere txapela jasan beharra
bere txapelen artean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra