Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio:
Garai batean bereizten ziren
gabeko ta boteredun
klase borroken ideologiak
ere bazun aski zentzun
ezker-eskuinak bereizten ziren
bat argi bestea ilun.
Buru gabeko patrikadunek
agintzen dute gaur egun.
A. Sarriegi:
Ekonomiak ta politikak
gaur egun zenbat pekatu!
Bateko lege besteko tratu
dibidendo ta merkatu.
Gaur arte’re nik agintzen nuen
hemen ezer ez da aldatu
diferentzia da orain arte
ez direla konturatu.
M. Lujanbio:
Baina ni zeinek ondu behar nau
eta ni zeinek babestu?
Ideiak eta kontraesanak
gogoetatu, amestu
Merkel, Sarkozy, Cameron, Rajoy
hor dabiltz larri ta estu
nola txanpona borobila den
eskuin-ezkerrik ez du.
A. Sarriegi:
Egun batetik bestera hemen
aldatu da argazkia
jende guztiak dantzatzen baitu
nik nahi dedan abestia
baina zurea zail xamar dago
sarri ustelkeriz bustia
ta ustel usaiez zikintzen dezu
ikutzen dezun guztia.
M. Lujanbio:
Baina ideia puru ta garbiz
pasa ditut mila urte
zenbat debate zenbat iritzi
ta gogoeta jardute!
Orain bankoak dira nagusi
Madrilen’e bai nik uste
eta PPko gabiota ere
teledirigitzen dute.
A. Sarriegi:
Berdin dio zein ipintzen duten
lehen zegoena kenduta
berdintsu dio lehen zegoena
lehen bezela mantenduta
orain arteko historiak hala
argi adierazten du ta
beti elkarri mokoka baina
beti eskutik helduta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra