Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2011-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2011-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Dama gazte xarmant bat
A. Egaña:
Nik asko erretzen det
ez gutxi bakarrik
ta heriotzak nauka
hurbildu xamarrik
ta nerekin zer egin
ez jardun alperrik
ez da izango errauts
bihurtu beharrik! (bis)
J. Maia:
Nik ez dizkiot eman
horrenbeste buelta
ta ez daukat gai hori
barruan gordeta
beti badet soberan
nere berriketa
igual hil ta gero’re
hitz egingo det-ta! (bis)
A. Egaña:
Badakizu Maialen
ahalegindu fuerte
badakizu Irazu
eta Amets zuk’e
ez naiz alperrik jardun
horrenbeste urte
eskelako bertsoa
on-ona nahi nuke! (bis)
J. Maia:
On-ona idatzita
on-ona kantatu
baina detaile batez
naiz ni konturatu:
ni gazteagoa naiz
ta ez gaixki hartu
zergatik ez didazu
neroni eskatu? (bis)
Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke
A. Egaña:
Gu artean hamaika urten
aldea dago guztira
baina heriotzan kapritxo hoiek
kapritxo bitxiak dira.
Ni leheno hilko naizela eta
Maia hain lasai ari da.
Gerta liteke zu hiltzea ta
bizirik banago tira
nere onena pentsatuko det
itsasoari begira.
J. Maia:
Zu zaharragoa izanagatik
ni jarri naiteke grabe
itsaszalea naizela ere
noski ez da nobedade
baina bizitzan erronkak ere
noizbait betetzeko daude
nere hiletan erronka haundi bat
jarriko nuke hala’re:
ia bertsoa nork eiten didan
itsasoa aipatu gabe.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra