Bertsos - View details   To know more about this section

2011-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-06-28 Asteasu Jaialdia
Conductor
Sarasola, Alaitz
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Heriotzaz gutxi hitz egiten dela esaten da. Hil ondoren, ingurukoek askotan ez dute jakiten zer egin: hileta egin behar zaion edo ez, erre egin behar den... Esplika ezazue garbi zuen hil ondorengo borondatea zein den.

Description

Melody
Azken arnasa eman nahi nuke
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Dama gazte xarmant bat

A. Egaña:
Nik asko erretzen det
ez gutxi bakarrik
ta heriotzak nauka
hurbildu xamarrik
ta nerekin zer egin
ez jardun alperrik
ez da izango errauts
bihurtu beharrik! (bis)

J. Maia:
Nik ez dizkiot eman
horrenbeste buelta
ta ez daukat gai hori
barruan gordeta
beti badet soberan
nere berriketa
igual hil ta gero’re
hitz egingo det-ta! (bis)

A. Egaña:
Badakizu Maialen
ahalegindu fuerte
badakizu Irazu
eta Amets zuk’e
ez naiz alperrik jardun
horrenbeste urte
eskelako bertsoa
on-ona nahi nuke! (bis)

J. Maia:
On-ona idatzita
on-ona kantatu
baina detaile batez
naiz ni konturatu:
ni gazteagoa naiz
ta ez gaixki hartu
zergatik ez didazu
neroni eskatu? (bis)

Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke

A. Egaña:
Gu artean hamaika urten
aldea dago guztira
baina heriotzan kapritxo hoiek
kapritxo bitxiak dira.
Ni leheno hilko naizela eta
Maia hain lasai ari da.
Gerta liteke zu hiltzea ta
bizirik banago tira
nere onena pentsatuko det
itsasoari begira.

J. Maia:
Zu zaharragoa izanagatik
ni jarri naiteke grabe
itsaszalea naizela ere
noski ez da nobedade
baina bizitzan erronkak ere
noizbait betetzeko daude
nere hiletan erronka haundi bat
jarriko nuke hala’re:
ia bertsoa nork eiten didan
itsasoa aipatu gabe.