Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Elortza, Igor
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Zubeldia, Iker
Lana
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Jarritako gaia
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!

Puntua: Hogeita batzuk gehiago

Puntua: Gero ta gazteago zaude

Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Baserrian jaio nintzan
Esateko ez naiz lotsa
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso (1)

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Maritxu nora zoaz

A. Arzallus:
Sebastian ez zaitez hain
nerbioso jarri!

S. Lizaso:
Nerbioso ez nengoen
estu eta larri
holako txalo pila
nola ez den sarri
eta zergatik ziran
ezin nun igarri.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Antton eta Maria I

A.M. Peñagarikano:
Lizaso kanta ezak
indar haundiakin!

S. Lizaso:
Hortarako behar dut nik
bajutikan ekin
ahotsean indarra
badut bai nerekin
baina zertan estali
denak builarekin?
Bertsoa bete behar da
arrazoiarekin. (bis)

Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz
Doinua: Esateko ez naiz lotsa

M. Lujanbio:
Hogeita batzuk gehiago

S. Lizaso:
oso seguru ez nago
dirudienez izana sarri
gaur baino lehenago.
Gaurkoa ez da akabo
ni jarraitzeko prest nago
baldin ahalmenak eta arnasak
irauten badit luzaro. (bis)

I. Elortza: Gero ta gazteago zaude

S. Lizaso: horrela balitza hobe
ta jakiteko patrikan dudan
karnetari galde!
Sasoirik onenak alde
hori ez da nobedade
baina oraindik pixka batean
gerra emateko prest gaude. (bis)

Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Baserrian jaio nintzan / Habanera

I. Zubeldia:
Zu bezelako batentzat
zer dira ba hogei urte!

S. Lizaso:
Pasa izan bazenitu
zuk zeuk esango zenduke!
Hoiek ez dira pasatzen
arnasaldi baten truke
irauteko behar baitu
behar hainbeste bertute.
Hainbeste plazak sortzen du
bajina bat buruhauste
betetzen erreza danik
inork ez dezala uste
eta gainera atzetik
gazteok'e bazatozte
baina guk aina ematen
bapo kostako zaizute!

(1) Puntuak jarri aurretik, omenaldi txiki bat egin zioten Sebastian Lizasori, 20 urtez jarraian kantatu duelako Alkizako jaialdian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra