Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ezin-emanaldia [Bertsoa] / Xabi Paya

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Paya, Xabi

Deskribapena

Dokumentuan jasotako izenburua
Ezin-emanaldia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Donostiako Zinemaldia badator gogoz betea
Doinua
Mundu honetan holako gauzak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2336
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2012-09-16

Ezin-emanaldia [Bertsoa] / Xabi Paya

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-16 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Donostiako Zinemaldia
badator gogoz betea
baina desio zitekeen beste
ez du zabaldu atea,
bi ordezkari gabe gelditu
baita euskaldun artea,
justu gatazkaz dabiltzan film bi...
A zer kasualitatea!
Zeinen zaila den leihoa baino,
ispilua izatea.

“Gazta zati bat”, izan nahi duten
herri biren arazoa;
eta “Barrura begiratzeko
leihoak”, presoei soa;
halako zerbait erakustea
izango zen kolapsoa,
beraz, hobe da omititzea
euskal gizarte osoa,
ezerk ez dezan hondatu gero
krispeten usain gozoa.

Zinemaldiak film bientzako
marko bikaina zekarren,
baina ez omen dute mailarik
ez kanpo eta ez barren;
baina motibo politikorik
ez dela azaldu arren,
herri zahar honen mesederako
jar zitzaketen pozarren,
problema ez baita desagertuko
pantailan ez jartzearren.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra