Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Ezin-emanaldia [Bertsoa] / Xabi Paya

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Paya, Xabi

Descripción

Dokumentuan jasotako izenburua
Ezin-emanaldia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Donostiako Zinemaldia badator gogoz betea
Melodia
Mundu honetan holako gauzak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2336
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2012-09-16

Ezin-emanaldia [Bertsoa] / Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-16 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Donostiako Zinemaldia
badator gogoz betea
baina desio zitekeen beste
ez du zabaldu atea,
bi ordezkari gabe gelditu
baita euskaldun artea,
justu gatazkaz dabiltzan film bi...
A zer kasualitatea!
Zeinen zaila den leihoa baino,
ispilua izatea.

“Gazta zati bat”, izan nahi duten
herri biren arazoa;
eta “Barrura begiratzeko
leihoak”, presoei soa;
halako zerbait erakustea
izango zen kolapsoa,
beraz, hobe da omititzea
euskal gizarte osoa,
ezerk ez dezan hondatu gero
krispeten usain gozoa.

Zinemaldiak film bientzako
marko bikaina zekarren,
baina ez omen dute mailarik
ez kanpo eta ez barren;
baina motibo politikorik
ez dela azaldu arren,
herri zahar honen mesederako
jar zitzaketen pozarren,
problema ez baita desagertuko
pantailan ez jartzearren.