Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Krisia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol

Deskribapena

Izenburua
Krisia
Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2354
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2013-01-27

Krisia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-01-27 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


kapitala nire ama
garai batean izan zutenak
ikaragarrizko fama
zerbait iluntzen hasi zenean
ordura arteko xarma
maitasunikan ez izan arren
ni sortzea zuten asma
ni izan nadin beren babes ta
herri xumearen zama.

Ezinbesteko legea zenez
bataioaren grazia
izen bat ere jarri behar da
jarri zidaten krisia
bertan txertatuz odol gaizto ta
gurasoen malizia
gogoko ditut herri xehearen
ezina ta gabezia
saiatu ohi naiz garratzarazten
gozoa zaien guztia.

Hutsa guraso bihotz gabeak
arduratuko balira
ni hemen utziz aldegin zuten
beraien oporraldira
ziur handikan harro daudela
nire ekintzei begira.
Gero hau dena jaitsitakoan
gustatzen zaien neurrira
denok dakigu, lehenago bezain
oilar azalduko dira. n

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra