Bertsos - View details   To know more about this section

Krisia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol

Description

Title
Krisia
Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2354
Pages
21
Publication / printing date
2013-01-27

Krisia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-01-27 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


kapitala nire ama
garai batean izan zutenak
ikaragarrizko fama
zerbait iluntzen hasi zenean
ordura arteko xarma
maitasunikan ez izan arren
ni sortzea zuten asma
ni izan nadin beren babes ta
herri xumearen zama.

Ezinbesteko legea zenez
bataioaren grazia
izen bat ere jarri behar da
jarri zidaten krisia
bertan txertatuz odol gaizto ta
gurasoen malizia
gogoko ditut herri xehearen
ezina ta gabezia
saiatu ohi naiz garratzarazten
gozoa zaien guztia.

Hutsa guraso bihotz gabeak
arduratuko balira
ni hemen utziz aldegin zuten
beraien oporraldira
ziur handikan harro daudela
nire ekintzei begira.
Gero hau dena jaitsitakoan
gustatzen zaien neurrira
denok dakigu, lehenago bezain
oilar azalduko dira. n