Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bilbo U-12: distantzia eta denbora [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
Bilbo U-12: distantzia eta denbora [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Dokumentu-mota: Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) Argitalpenaren izenburua: Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data: 2013-01-11
1
Bihar berriro larunbata da,
bihar berriz urtarrila.
orion irten eta Bilbora
bada kilometro pila,
Curtiseraino ia 700,
Alacanteraino mila.
Pausoz pausoko gure bidea
laster amaitu dadila.
2
kilometroak luzeak dira,
erlojuak muga jo du.
Mugaz bestalde dabiltzanena
ezin ote da konpondu?
Hainbeste urte daramanari
gutxienez zor diogu
urtarrileko larunbat batez
bazkalondoko sei ordu.
3
Elur zuri ta eguzki gorri
errepidetatik gora.
Ziegan ez da urtea neurtzen
urtarotik urtarora.
Eskubideen alde oihuka
joango gara Bilbora,
ez daitezen hain mingarri izan
distantzia ta denbora.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra