Bertsos - View details   To know more about this section

Bilbo U-12: distantzia eta denbora [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki

Description

Title
Bilbo U-12: distantzia eta denbora
Dokumentuan jasotako izenburua
Bilbo U-12: distantzia eta denbora
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bihar berriro larunbata da, bihar berriz urtarrila.
Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
24
Number
328
Pages
3
Publication / printing date
2013-01-11

Bilbo U-12: distantzia eta denbora [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-01-11 


1
Bihar berriro larunbata da,
bihar berriz urtarrila.
orion irten eta Bilbora
bada kilometro pila,
Curtiseraino ia 700,
Alacanteraino mila.
Pausoz pausoko gure bidea
laster amaitu dadila.
2
kilometroak luzeak dira,
erlojuak muga jo du.
Mugaz bestalde dabiltzanena
ezin ote da konpondu?
Hainbeste urte daramanari
gutxienez zor diogu
urtarrileko larunbat batez
bazkalondoko sei ordu.
3
Elur zuri ta eguzki gorri
errepidetatik gora.
Ziegan ez da urtea neurtzen
urtarotik urtarora.
Eskubideen alde oihuka
joango gara Bilbora,
ez daitezen hain mingarri izan
distantzia ta denbora.