Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-03-23 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-03-23 Heleta Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
Librean egindako saioaren lagin bat jaso dugu hemen. Bertsogintza lana ote denetz eztabaidatzen hasi ziren.

Deskribapena

Doinua
Sorlekua utziz geroz
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-03-23 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Neurria:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Ez dakit bidea dugun
xuxena edo okerra
baina ikusia dugu
Euskal Herriko bazterra
eta bertsuak denetik badu
aukera eta lanjerra
bai hau lana da baina lanean
hartu daiteke plazerra.

S. Colina

Beraz zuk lagun dituzu
langileen hilobiak
ez du bestela esaten
herri honen historiak
lanean omen duzu plazerra
elgartzen dituzu biak
zu aplikatzen hasia zara
Sarkozyren teoriak.

A. Arzallus

Ezetz ez da arras berdin
eta dut esplikatuko:
plazerra hartu liteke
kantuan hasi orduko
baina lana ez da beti plazerra
hori ez dut ukatuko
nik haren lana eginen banu
ez ninteke laketuko.

S. Colina

Haren lana egin eta
litzake gure kalteko
gizon ttikia baitabil
asmo haundien kateko.
Oraintxe dira hauteskundeak
ta denak bozken menpeko
Amets zu ongi ikusten zaitut
presidente izateko.

A. Arzallus

Ni ez naiz sartuko haien
ganberetan ta elizan
deneri kontra egiteko
hala sortua bainintzan:
monarkia duten lekuetan
nago republikar gisan
ta republika duten lekutan
nahio monarkiko izan.

S. Colina

Garbi erakutsi duzu
zure berezko nibela
behintzat besteen kontura
ez duzu bete sakela.
Ai beti kontra ai beti kontra
mando zaharrak bezela
berriro garbi azaldu duzu
zu euskalduna zarela.

A. Arzallus

Lehen erran dut nik kontra
egiten dudala dena
berdin du izan bideak
ta berdin du izan trena
berdin du izan politika edo
kontra eginik ez dut pena
ta euskalduna hara hor zerbait
alde eginen nukeena.

S. Colina

Nazioa atera zaizu
sentipenen salatari
ta ni ondoan naukazu
gaizto bezain zelatari:
lehen esan duzu beti zarela
beste baten kontra ari
ta kontra nola egiten zaio
deus egiten ez dunari?

A. Arzallus

Badira mila ikuspegi
edo mila ikuspundu
pentsatzen egon naiz Sustrai
hemen segunduz segundu:
langile eta alfer badira
gure herri gure mundu
ta deus egiten ez duenari
ahal baldin bada lagundu.

S. Colina

Horrela konpon litezke
bai auzo eta bai mundu
ta elkartasun sare bat
herririk herri ehundu.
Etxe hontako nausian alde
egin dut nik buruz buru
bere etxean afaldu du ta
afaria ordaindu du.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra