Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Adineko bi emakume zarete, bilobei begira. Maialen eserita zegoen bankuan eseri zara zu ere, Amaia. Hizketan hasi zarete, familiaz, seme-alabez, eta pasadan zera kontatu dizu, Amaia, Maialenek: bere seme gazteena behar zuena hilda jaio zela esan ziotela duela 40 urte. Zuri ere gauza bera esan zizutela gogoratu zara, Amaia.

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Ordun mediku eta apaizak
igota zeuden goraino
beren ekintza dena libre zan
gainerako dena laino.
Nik susmoa beti eduki det
ta orain azaldu ez da ba ño!
Nere susmoa egiagoa
meikuen papelak baino.

A. Agirre

Gure bilobak hortxe dabiltza
salto jira eta buelta.
Nik ere gaiai ai zenbat buelta
hausnar eta gogoeta!
Haik heriotza deitzen diete
ta guk biok lapurreta
ta gogoratzen lanik ez daukat
ez det inoiz ahaztu eta.

M. Lujanbio

Ba hasieran ni egon nintzen
nahastu xamar bezela
kasu gehiago azaldu dira
konfirmatu det horrela.
Barruan amorrua ta mina
engainatu gintuztela
eta tartean poz txikitxo bat
bizirik egon leikela.

A. Agirre

Familia bat izan dezake
egia da beharbada
pentsatu hutsak negar estua
dakarkit begietara.
Orain bilobei begira gaude
ta parrean errepara
neri seme bat kendu zidaten
ta umeari osaba.

M. Lujanbio

Hari osaba faltako zaio
lapurreta ordainera
monjek, apaizek ta medikuek
hitz zuriak mingainera.
Hori oroituz odol guztiak
datozkit lepazainera
zeinen eskutan egondu geran
ta isil-isilik gainera!

A. Agirre

Gure etxean akabo dena
ilusio ta umore
eliz, mediku, gainontzekoei
ez agur ta ez ohore.
Isil-isilik egon gera bai
baina ez eman amore
umea gorde ziguten baina
egia ezin da gorde.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra