Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia
Gai-emailea
Gorostidi, Bixente
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Askotan aditu izan dugu denok eta esan ere bai bizitzeko ez dela asko behar, baina hori norberaren esku egongo da. Zuen kasuan zenbat da gutxieneko hori, bizitzeko behar duzuen hori?

Deskribapena

Doinua
Gure herriko bikariuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
7

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi

Azkenaldian kapritxosoa
bihurtu arren euskalduna
ez dala izan urte askoko
orain arteko jarduna.
Azken batean zer da ba Peña
bizitzeko behar deguna?
Teilatupe bat diru pixka bat
lagunak ta osasuna.

A.M. Peñagarikano

Gora begira zertako egon
handik ze etorriko zai?
Nik emaztea nerekin daukat
seme polit bat ere bai
eta gainera bertso kantari
hor ibiltzen naiz nolanahi
daukatenakin konformatzen naiz
aberatsa ez det izan nahi.

A. Sarriegi

Egia da bai nolanahi gabiltz
tarteka kantari edo
ta kapritxoak bete ezkero
gehiago zertan espero?
Behar haundirik ez da benetan
ondo pentsatu ezkero
eta halere behar berriak
sortzen ditugu egunero.

A.M. Peñagarikano

Gaur bizitzeko gauza ugari
askok behar du beharbada
holakoari nik aspaldian
egin bainion deskarga.
Zertako dira hiru-lau piso
ta ez dakit zenbat karga
bat zoriontsu izango bada
bizipoza izan behar da.

A. Sarriegi

Baina egiak esaten hasi
beharko genuke bela
furgoneta bat afaritxo bat
edo Interneta bestela.
Nahiz ta gu hemen hizketan ari
oso austero bezela
nik onartzen det horiek gabe
gaizki pasako nukeela.

A.M. Peñagarikano

Gosearen gosez gaur irakiten
askok daukate odola
asko daukanak gehiago nahi du
ene hau da deskontrola!
Astelehenetan lanera pozik
joaten naiz edonola
pentsatzen baitet mundun erdia
askoz gaizkio dagola.

A. Sarriegi

Mundun erdia okerrago da
baina ez da helburua
zerrenda hortan gora igotzea
ta harrapatzea burua.
Arazo honen erruduna da
hau da gauza segurua
beti gehiago edukitzea
ona omen den mundua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra