Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-12-06 Orio Jaialdia
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga, Iñaki
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azken urteetan gauza asko aldatu dira. Orain urte pila bat baloi bat zeukana nagusi izaten zen, ia ekipoak egiteko eskubidea ere ematen zitzaion, eta baloia urrutira joanda ere, ahalegin handiak egiten ziren baloia ekartzeko. Orain, berriz, edozein ujala izaten denean errioan hogei baloi ikusteko ez da ezer behar. Gauzak aldatu dira nonbait.

Deskribapena

Doinua
Sorlekua utziz geroz
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Baloi bategatik eutsi
zenbait hortz ta zenbait aho
edo frontoiko txapara
zein iristen zen lehenago.
Azkenaldiko kalejirekin
baino harrituta nago
igual baloiak ikusten dira
umeak baino gehiago.

I. Gurrutxaga

Kaleak kotxez gainezka
dana hormigoi ta txapa
lehenago ibiltzen ziran
ume kozkorrak bueltaka.
Orain bakoitzak beretzat dauka
larruzko baloi aparta
baina berekin jolastu dezan
leku ta lagunak falta.

M. Lujanbio

Lehen igual frontoi ixkinan
lagunak noiz etorri zai
baloiekin kanikekin
jolastu gintezkeen lasai.
Oraingo haurrak izango dira
nola ez jolasteko gai
jostailua ez da beharrezkoa
jolasteko gogoa bai.

I. Gurrutxaga

Ta hortarako gogo bila
nola eta nundik hasi?
Hemen guztia ez baita
galdu edo irabazi.
Jostailu asko askotan nunahi
ez dauzkate gutxi kasi
baina jolasa sormena bada
sortzen ezin da ikasi.

M. Lujanbio

Lehengoa beti hobea
sarri kontua hoixe'a.
Hala ere arazoa
ez da ez oraingotxea!
Heldu jendea ere ez al da
haurrak bezelakotxea?
Bakoitzak bere pisua degu
bakoitzak bere kotxea.

I. Gurrutxaga

Bakoitza bere etxean
hori egi nabarmena
horren araberakoa
gizartearen ordena.
Hemen nork bere burua dauka
bere jostailu onena
baina tamalez mundu erdiak
apartatuta duena.

M. Lujanbio

Ta beraz mundu erdiak
beste erdia mantendu
balantzan alde onean
orain artean geunden gu.
Orain sistemak ja ez daukanez
behar hainbeste sostengu
nunbait dirua falta izateak
irudimena pizten du.

I. Gurrutxaga

Gabonetako kartan'e
zenbat eskari zerrendan!
Egia esanda ez dakit
beti hala gertatzen dan.
Irudimena ez da erosten
diozun bezela dendan
ta ea krisitik gutxin-gutxinez
hoi behintzat ateratzen dan!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra