Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
| Bertsoa entzun | 
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
		
				
				Neurria: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
M. Lujanbio:
Haseran duda egin det
zeini jarri marka
baina zenbat medio
entrebista, lata...
Beraz Ametsen alde
doa nire tanta
irabaz dezala ta
pakea galanta! (bis)
A. Arzalus:
Baina Ametsek ez du
balio gehiago
ehun bat euro sakelan
beraz txanpon frango
nik dena Maialenen
alde dut emango
Ametsek fallatzea
neure esku dago. (bis)
M. Lujanbio:
Baina Ametsek ez du
hainbeste eskasi
gaizki egin nahi eta
baietz ondo hasi!
Promesa da oraindik
beti kasi kasi
gutxi gastatu eta
asko irabazi. (bis)
A. Arzallus:
Nik apustu hauekin
ezin dut ba segi
Ametsek isuri du
hainbeste izerdi
sei hilabete koban
lan eta energi
gero zertarako ta
bi euro ta erdi! (bis)
M. Lujanbio:
Txoakeiak utzita
apustura goazen!
Zenbat atrebituko
zera zu botatzen?
Denak ondo dabiltza
zaila da asmatzen
Egaña zegonean
errexagoa zen! (bis)
A. Arzallus:
Ez duzu hori egin
hori aipatzea
egia bat nik nahiko
nuke kantatzea:
Egaña errexa zela
bai kaka, letxea!
Nik azken txapelketan
galdu nun etxea. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
