Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Saioa
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
[ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki du]
Gaiari oharrak
Bideo baten bidez eman zaio gaia. Gizonezko bat etxera iritsi da, erosketa batzuk eginda. Etxeko giltzak plater moduko onzi baten ganean utzi ditu eta telebista piztu du. ETAk jarduera armatua behin betiko utzi duelako berria ematen ari dira.

Deskribapena

Doinua
Gure herri ttiki hau da
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herriko gatazka
luzea eta goibela
baldintzak begiratuta
ezin zen izan bestela.
ETAk esan zuen ia
hau zela bere eskela
eta batzuk uste zuten
besterik gabe horrela
konpondu beharrekoak
ia konpondu zirela.
Jakin jaio nintzenetik
ETA beti izan dela
eta momentu horretan
hala sentitu nintzela
nere bizitza zati bat
bukatu balitz bezela. (bis)

Frankismoaren garaian
lehendabizi armak hartu
sasi demokraziara
ere armak eskuan sartu.
Mundu hontan izan dira
hainbat gatazka armatu
utzi dute mila hildako
ta ez dakit zenbat datu.
Era berean jendea
atxilotu, torturatu
politika egitearren
barrurantz kartzelaratu.
Eta besterik gabe gaur
inork ezin du ukatu:
Euskal Herriko gatazka
ez da oraindik bukatu. (bis)

Kriminalizatu dira
jarduera, herrigintza
kriminalizatu hizkuntza
kriminalizatu ditxa.
Gatazka honek izan du
bilakaera bortitza
eta ez digu utziko
oso ondoren murritza.
Baina hauek esan dute
bukatu dela langintza
beste batzuek oraindik
beraienetan dabiltza.
Justiziazko bakeak
bakarra dauka baldintza:
errespeta dezatela
euskal herritarron hitza. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra