Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Saioa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Paia, Fredi
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jone eta Fredi ETA erakundearen ordezkariak zarete. Mahaian jarrita zaudete Espainiako gobernuko ordezkariak noiz helduko zain. Hiruna bertso, zortziko handian, Jone hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria:
Atea itxi genuen behingoz
orain urte eta piko.
Erabakia mantendu dugu
ordutik hitzez ta tinko.
Hona etorriko ei direla ta
negoziatzen hasiko.
Atetik sartzen diren artean
hori ez dut sinetsiko.(bis)

F. Paia:
Urte luzeak hoiei begira
jada emanak ditut nik
ta kasi ez dut hoiek agertu
behar duten itxaropenik.
Aiete egin zan ta ondino mahaia
aurrean beste inor barik.
Bakea inoiz helduko al da
justiziaren eskutik. (bis)

J. Uria:
Preso guztiak nahi genituzke
euren etxe atarian
behintzat kondena bete dutenak
daudenak gaixoaldian.
Zuri ta niri nahiz ez diguten
kasu egingo agian
argi geratu behar zaie behintzat
urtarrilak hamabian.(bis)

F. Paia:
Itxi genuen gure pertsiana
arma bidezko burruka
baina presoak kartzelan daude
gaixorik ta ustelduta.
Espainia da inperialista
hori ezin geinke uka.
Soilik helduko dira gugana
gizarteak behartuta. (bis)

J. Uria:
Nahiz gizarteak guri aspaldi
ustez eman zigun babes
Espainiako gobernu hori
beti dabil hain aldrebes.
Ez etorri ta goaz erretzeko
nahiz asmoa duten berez
bake bidetik segiko dugu
eurei gustatu ala ez. (bis)

F. Paia:
Guk ez dugu nahi ez dominarik
ez omenaldi ez meritu.
Bakar bakarrik tunel beltz honen
argi izpi bat argitu.
Herrian alde borroketara
genuen behin rekurritu
orain guk geldi egon behar dugu
eta herria mugitu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra