Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Saioa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Paia, Fredi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitona ilobak zarete. Zu Fredi, aitona eta Igor iloba. San Mamesen partidua ikusten zaudetela baloia heldu zaio Igorreri, beso artean batu eta ez du soltatu nahi. Hiruna bertso, zortziko txikian, Fredi hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Fredi Paia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia:
Llorenten ostikadak
gaur jo du ba goia.
Zuk eutsi baloiari
duzu arrazoia.
Ta zure aitite da
kristoren lehoia
ta zu defendatzeko
hemen dut bastoia. (bis)

I.Elortza:
Hori da hori aittitte
bastoia akordu.
Hementxe daroaguz
guk pare bat ordu.
Ertzantza osoari
aurre eingo deutsogu.
Entrada erdi behintzat
rekuperau dogu. (bis)


F. Paia:
Garesti zegoen da
horrelaxe hoba
ta gero firmatzeko
eskatzeko moda.
Ez askatu baloia
inundik inora
bokadiloa emango
dizut nik ahora. (bis)

I.Elortza:
Baina plan perfektua
daukat nik gogoan:
hemen geratuko naz
zu kanpora joan.
Ostikada bategaz
bota hurrengoan
zuk kanpoan hartu ta
etxera eroan. (bis)

F. Paia:
Beitu bi segurata
behan buruz buru
oihuka ari dira
ta guri seguru.
Nik erantzungo diet
gure ondra helburu:
ez dugu bueltatuko
beste bat nahi dugu. (bis)

I.Elortza:
Hemen gabiz San Mames
osoaz olgetan
jokalariak dabiz
galdu samar bueltan.
Urrutia palkaoan
han dago erretan
gixajoai etxako
bat ondo urtetan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra